08/11/2016

Familiekin elkarlanean Arabako Mendialdeko haurren eta gazteen euskararen erabilera indartzeko programa

Arabako Mendialdean urteetan eman diren urratsei jarraipena emateko asmoz pausu berriak emango ditugu hurrengo hilabeteetan. Bi egitasmo abiatuko ditugu, eskutik helduta joango diren egitasmoak, haurrentzat arnas-gune izan nahi duen ludotekako egitasmoa eta gurasoak euskararen erabileraren sustapenean eragile izatera zuzendutako egitasmoa.

 

.-Ludotekan euskaraz blai

Azarotik maiatza bitartean egingo ditugu ludotekako jarduerak, ekaina berriz ebaluazioari zuzendutako hilabetea izango da.

Maeztu, Bernedo eta Kanpezuko Ludotekei egokitutako egitasmoa izango da. Astean behin, ordu eta erdiko saioak. Ludoteketako dinamika hezitzailearen esku egongo da eta izen emango duten haurrak izango dira protagonista nagusiak.

 

Noiz izango dira saioak?

  • Maeztu: Astelehenero 17:00etatik 18:30era
  • Kanpezun: Astelehenero 18:00etatik 19:30era.
  • Bernedo: Larunbatero, ordua zehazten ari gara.

 

Zeini zuzenduko dizkiogu saioak?

  • Maeztu: LH1etik LH6ra
  • Kanpezu: LH3tik LH6ra
  • Bernedo: LH1etik LH6ra

 

.-Gurasoak eragile

 

Azaroa eta abendua lehen bi urratsak emateko momentua izango da: sentsibilizazio saio praktikoa eta lan taldearen osaketa. Bi urrats horien ostean, gurasoen lan talde berriak proposatutako ekintza plana bideratzeko unea izango da. Haien behar eta nahietara egokitutako plangintza osatu eta garatzeko bideak jorratuko dira.

 

Lehenengo urratsa: sentsibilizazio saio praktikoak

-          Kanpezu: azaroaren 21ean, 17:00etatik 18:30era

-          Maeztu: azaroaren 24an, 16:30etik 18:00etara

 

Bi programen izen ematea: Azaroaren 9an itxiko da.      


[FICHERO] Pulse aquí para descargar el archivo asociado a esta noticia