Kokapena:

Harana Araba-Alavako lurralde historikoaren ekialdeko muturrean kokatuta dago, Nafarroaren mugaldean bertan, Larraonako pasabidetik Ameskoa Bailararen hasierari irekita.

Harana Arabako Mendialdeko eskualdeko ekialdean ezarrita dago, Kanpezuko eta Arabako Lautadako lurren artean, eta 7 km-ko luzera duen arro luzangaren itxura eta 39,22 kilometro karratuko zabalera dauka. HM-IEko norabidean dago eta aldamenean 1000 m-ko altuera gainditzen duten bi lerro itxurako mendi egiturak daude. Kubetako bataz besteko altuera kota 800 m. inguruan kokatzen da.

Sarbideak:

Arabako Mendialdeko eskualdera hurbiltzea erraza eta erosoa da, Vitoria-Gasteiz erreferentzia puntua izanda, handik abiatuta eskualdera Gasteiz mendatetik (A-2124), Azazetatik (A-132) eta Opakuatik (A-2126) heltzen da.

.- Bilbotik A-68 autobidea eta N-622 autobiatik
.- Irungo eta Donostiako mugatik N-1 errepidea hartuta eta Iruñatik N-240 eta N-1 errepideetatik Arabako Mendialdera Opakua mendatetik hurbil daiteke, A-2128 errepidetik hain zuzen.
.- Bartzelona, Zaragoza eta Logroñotik A-68 autobidetik, Bernedo mendatean desbideratuz (A-2126).
.- Madriletik edo Burgosetik A-1 autobidetik.